Eman daiteke izena Ondarbasoko Igoeraren 38. edizioan. Abuztuaren 30ean, larunbatez, egingo dute erlojupeko proba, eta parte hartu nahi dutenek hilaren 22ra arte izango dute izena emateko aukera.
16 urtetik gorako txirrindulariek parte hartu ahal izango dute 3.150 metroko ibilbidea duen igoeran. Federatu gabeko txirrindulariek NAren kopia aurkeztu beharko dute izena ematen dutenean; izan ere, derrigorrezko asegurua egiteko beharrezkoa da agiri hori.
Zestoako txirrindulari taldeak antolatutako probarako izena Portale eta Koiote tabernetan eman daiteke, baita 661 39 13 36 telefono zenbakira mezua idatzita ere.
Proba goizean egingo dute, 11:00etan plazatik hasita. Sari banaketa ere plazan egingo dute, 13:00etan.