Arroabean Karmen jaiak igaro berri diren honetan, Arroagoiko bizilagunek hartu dute festarekin segitzeko testigua. Atzo 20:00etan jaurti zuten txupina eta igandera arte ariko dira santio-santanak ospatzen.
Txupinazoaren ostean, trikipoteoa eta herri afaria egin zituzten, eta Patx DJaren saioarekin bukatu zituzten jaietako aurreneko eguneko ekitaldiak.
Datozen ordu eta egunetan, baina, beste hainbeste izango dute arroarrek. Hemen antolatu dituzten ekintzen egitaraua:
Gaur, ostirala:
- 11:30. Patata tortilla eta sagardo txapelketa (tortillak 11:00etarako aurkeztu behar dira).
- 12:00. Esku pilota partidak.
- 18:30. Herri kirolak, Lanberri eta Naiara trikitilariek alaituta. Aizkoran: Biurri eta Joxan Etxeberria. Harri jasotzen: Elene eta Udane Ostolaza.
- 22:30. Argazki proiekzioa.
- 23:00. Izer eta Alabier trikitilariekin dantzaldia.
- 02:00. Indate DJa.
Bihar, larunbata:
- 11:00. Meza nagusia.
- Ondoren, hamaiketakoa eta bingoa jubilatuentzat, Akulu bertsolariak alaituta.
- 17:30. Bakarrizketak, Ander Malbadi eta Mirari Martiarenarekin.
- 19:00. Herritarren arteko herri kirolak.
- 23:00. Bide Batez taldearekin erromeria.
- 02:00. Indate DJa.
Etzi, igandea:
- 11:00. Tolareko igoera.
- 12:00. Altxorraren bila.
- 14:00. Umeen bazkaria.
- 16:30. Ume jolasak (izen ematea 16:00etan).
- 17:30. Apar festa.
- Jarraian, txokolatada.
- 23:00. Iruzta taldearekin dantzaldia. Otarraren zozketa eta argazki lehiaketa.