Arroabeko karmenak 2025

Zestoako banda entzuten gozatu dute arroarrek Karmenetako azken eguerdia

Maddi Txintxurreta 2025ko uzt. 20a, 14:00

Zestoako Musika Bandak kontzertua eskaini du Arroabean. Gaur, igandea, amaituko dituzte Karmen festak, Karmentxuren agurrarekin batera.

Bezperan La Txama taldeak eraman zituen tronpeta doinuak Arroabera, eta gaurkoan, igandez, berriz ere azaldu dira tronpetak plazara, beste hainbat instrumentuk lagunduta, Zestoako Musika Bandaren eskutik. Tabernako terrazan igande eguerdiko aperitiboa hartu bitartean gozatu dute batzuek kontzertuaz, eta beste asko plazan jarri dituzten aulkietan adi izan dira.

Astearteaz geroztik Karmenetan murgilduta daude Arroabean, eta igandeak bukaeraren hasiera ekarri du auzora. 22:00etan agurtuko dute Karmentxu, eta horrekin, Karmen jaiak.

Aurretik, baina, badago zereginik Arroabean. 17:00etan buruhandiekin kalejira egingo dute, eta ordu erdi beranduago hasiko da asto proba. 19:00etan, berriz, azken kontzertua hartuko dute Karmenek: Izer eta Alabierren erromeria. Horren ostean, Karmentxurekin batera, agurtuko dituzte festak arroarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide