Astearteaz geroztik Karmenetan murgilduta daude Arroabean, eta gaurkoan, osteguna, goizetik iluntzera arteko egitarauaz gozatzeko aukera izan dute herritarrek. Gaztetxoak izan dira protagonistak goizean, eguraldia lagun, futbito txapelketak jokatu baitituzte frontoiaren atzealdean.
Eguerdian, berriz, mezara agertu dira hainbat herritar, eta jubilatuen bazkarian elkartu dira gero horietako asko. Elaia eta Jare Izagirre trikitilariek bazkalostea girotu dute.
Arratsaldean, 17:30etik aurrera, kalejira egin dute auzoan zehar, buruhandiek lagunduta, eta 18:00etan, berriz, II. Etxera esku pilota jaialdia jokatu dute frontoian.
Igandera arte luzatuko dute festa Arroabean; hona hemen datozen egunetako egitaraua:
Bihar, ostirala:
- 11:00. Ume jolasak.
- 13:00. Umeen bazkaria.
- 15:00. Puzgarriak. Ondoren, apar festa.
- 19:00. Punttu Kakotx elektrotxaranga.
- 21:00. Herri afaria.
- 23:00. Bide Batez erromeria, Costmix eta Peru DJak, eta Pozo.
- Goizaldean, gaupaseroen jolasak eta gosaria.
Uztailak 19, larunbata:
- 11:00. Paella lehiaketa.
- 14:00. Kuadrillen bazkaria.
- 17:30. Albara ganadutegiko zekor enbolatuak, Joxe Migel plazan. Ondoren, Zumaiako Karropoteua.
- 23:00. Bikabi, La Txama eta Indate DJa.
Uztailak 20, igandea:
- 10:30. Txistulariak.
- 11:00. Kalaka jolas kooperatiboak.
- 13:00. Zestoako bandaren kontzertua.
- 17:00. Buruhandiekin kalejira.
- 17:30. Asto proba.
- 19:00. Izer eta Alabierrekin erromeria.
- 22:00. Karmentxuren agurra.