Arroabeko karmenak 2025

Karmentxuren ongietorriarekin batera, festan murgildu dira Arroabean

Mireia Galarza Bastida 2025ko uzt. 16a, 09:21

Ohiko legez, inguruko baserrietan hasi eta auzoguneraino ibili ziren karrozarekin, eta gauean parrilladaz eta txotxaz gozatzeko aukera izan zuten auzotarrek. Igandera arte luzatuko da festa. 

Uztaileko bigarren hamabostaldiarekin batera hasi dituzte karmenak Arroabean. Goizeko eguraldi makurraz ahaztuta, eguzkipean egin zuten Karmentxuren ongietorria atzo arratsaldean, ohiko legez, auzoko baserrietan hasi eta auzoguneraino karroza garraiatuta. 

Kamiseta urdina soinean, jan eta edanaren bueltan elkartu ziren auzotarrak, eta musikaz lagunduta egin zuten Karmentxuren ongietorria. Handik auzogunera iritsitakoan parrillada eta txotxa izan ziren frontoian, eta gaua luzatu zutenek Patx DJak jarritako musikaz gozatu ahal izan zuten. Atzotik hasita, igandera arte luzatuko da festa. 

Uztailak 16, asteazkena: 

  • 12:00. Meza.
  • 13:00. Itxaropena dantza taldearen emanaldia. 
  • 17:00. Herri kirolak, pentatloi erara.
  • 19:00. Sagardo dastaket,a Erkizi eta Enaitz trikitilariek alaituta.

Uztailak 17, osteguna: 

  • 11:00. Futbito txapelketa. 
  • 12:00. Meza.
  • 14:00. Jubilatuen bazkaria. Ondoren, Elaia eta Jare Izagirre trikitilariak.
  • 17:30. Buruhandiekin kalejira.
  • 18:00. II. Etxera esku pilota txapelketaren finala. 

Uztailak 18, ostirala: 

  • 11:00. Ume jolasak.
  • 13:00. Umeen bazkaria.
  • 15:00. Puzgarriak. Ondoren, apar festa.
  • 19:00. Punttu Kakotx elektrotxaranga.
  • 21:00. Herri afaria.
  • 23:00. Bide Batez erromeria, Costmix eta Peru DJak, eta Pozo.
  • Goizaldean, gaupaseroen jolasak eta gosaria.

Uztailak 19, larunbata: 

  • 11:00. Paella lehiaketa.
  • 14:00. Kuadrillen bazkaria.
  • 17:30. Albara ganadutegiko zekor enbolatuak, Joxe Migel plazan. Ondoren, Zumaiako Karropoteua.
  • 23:00. Bikabi, La Txama eta Indate DJa.

Uztailak 20, igandea: 

  • 10:30. Txistulariak.
  • 11:00. Kalaka jolas kooperatiboak.
  • 13:00. Zestoako bandaren kontzertua.
  • 17:00. Buruhandiekin kalejira.
  • 17:30. Asto proba.
  • 19:00. Izer eta Alabierrekin erromeria.
  • 22:00. Karmentxuren agurra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide