Zestoako Amabirjin jaiak

Festen egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa martxan jarri du udalak

Maddi Txintxurreta 2025ko uzt. 11a, 13:18

Herritarrak plazan, 2023ko Amabirjinetako txupinazoan. (Aitziber Arzallus)

Uztailaren 30erako aurkeztu beharko dira lanak Zestoako udal bulegoetan. Parte-hartzaileek Zestoan erroldatuta egon beharko dute. Irabazleak 250 euro eskuratuko ditu.

Zestoako Amabirijin festak irailaren 5etik 8ra ospatuko dira aurten, eta egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan udalak. Lehiaketarako lanak aurkezteko azken eguna uztailaren 30a izango da, eta sari bezala 250 euro banatuko du erakundeak.

Parte-hartzaileek Zestoan erroldatuta egon beharko dute, eta gehienez hiru lan aurkez ditzakete udal bulegoetan. Lan bakoitzarekin, egileak bere datuak eta Nortasun Agiriaren zenbakia idatzi beharko ditu orri batean, eta horiek gutun-azal batean aurkeztu beharko ditu. Lanaren atzean ere Nortasun Agiriaren zenbakia zehaztu beharko du egileak.

Lanek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta saritu gabeak izan beharko dute. Azalak 21x21ko neurria izan beharko ditu, eta Zestoa Festak 2025 edo Zestoako Festak 2025  testua izan beharko du. Epaimahaia hainbat batzordeetako kideek osatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide