San Joan bezpera 2025

Suak egin dituzte Zestoan eta Arroabean

Nerea Uranga

San Joan bezpera ospatu dute Zestoako plazan eta Arroabean.

Arroabean arratsaldeko zazpiretan hasi zuten atzo San Joan bezperako jaia. Aurrena, erromeria egin zuten Arroabeko plazan eta ondoren piztu zuten sua, 22:00etan, Sakulupen.

Zestoako plazan ere Arroabekoaren ordu berean piztu zuten San Joan sua, 22:00etan. Suaren bueltan herritar ugari bildu ziren, eta suaren inguruan dantza egitera animatu zenik ere izan zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide