Jendetza batu da Ertxiña musika eskolako ikasleen kontzertuan

Maddi Txintxurreta 2025ko eka. 20a, 14:40

Bateria, trikitia, tronpeta, gitarra... askotariko instrumentuen doinuek alaitu zuten Zestoako ostegun arratsaldea.

Udaletxeko arkupea jendez bete zen atzo arratsaldean, osteguna, Ertxiña musika eskolako ikasleen kontzertuaz gozatzeko. Pasa den astean musika eskolako gela batean egin zituzten emanaldiak eta, atzokoan, kalean erakutsi zuten ikasturtean zehar ikasitakoa.

Dozenaka ikasle agertu ziren jendaurrera atzo, eta taldeka eskaini zituzten kontzertuak askotarik instrumentuekin, besteak beste, trikitia, bateria, tronpeta eta gitarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide