Ikasturtean landutakoa erakutsi dute Ertxiñako ikasleek

Mailo Oiarzabal 2025ko eka. 11a, 11:16

Talde jendetsuetan egin beharrean, banaka edo multzo txikietan, irakasleek lagunduta edo beren kasa, eskaini dute ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa.

Ertxiña musika eskolak atzo eskaini zuen 2024-2025 ikasturte amaierako kontzertua.

Aurten, musika eskola bertako gela batean egin dute ekitaldia. Izan ere, talde jendetsuetan egin beharrean, banaka edo multzo txikietan, irakasleek lagunduta edo beren kasa, eskaini dute ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa, bakoitza bere instrumentua hartuta.

Ikasturte amaierako jaialdia kalean egin izan dutenetan hainbeste ez, baina izan zituzten ikus-entzuleak atzo ere Ertxiñakoek, eta haien txaloak eta babesa jaso zituzten ikasleek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide