Maiatzaren 22an hasi eta ekainaren 27an bukatu zen sailkapen fasearen ondoren, gaur hasiko dira Txokoko Pilota Txapelketaren final laurdenak jokatzen Gurutzeaga pilotalekuan.
Txapelketari ekin zioten hamalau bikoteetatik zortzi sailkatu dira fase berrirako, eta lauko bi multzotan banatuta jokatuko dituzte horiek final laurdenetako neurketak, multzo bakoitzean denek denen kontra jokatuta. Horrela, bikote bakoitzak hiru partida jokatu beharko ditu datozen hamabost egunetan, baina zortzi egunetan banatuta jokatuko dituzte fase berriko hamabi partidak: gaurtik ostiralera –ekainak 20– egunero izango dira partidak Gurutzeagan; eta datorren astean, hiru egunetan, asteartetik ostegunera –ekainaren 24tik 26ra–.
Multzo bakoitzeko bi onenak sailkatuko dira ekainaren 30eko finalaurrekoak jokatzeko.
Multzoak eta egutegia
Txapeitarrak, Iosu-Aner, Mikel-JV eta Xora-Andu dira A multzoan lehiatuko diren lau bikoteak, eta B multzoan ariko dira Oier-Kix, Muno-Jon, Irure-Liam eta Xabat-Xela.
Gaur, final laurdenetako lehen jardunaldian, Xabatek eta Xelak Irureren eta Liamen kontra (18:30), eta txapeitarrek Iosu-Aner bikotearen aurka (19:15) neurtuko dituzte indarrak.
Final laurdenen bihartik aurrerako egutegia eta ordutegia, berriz, honakoak dira:
Bihar, asteartea
- 19:00. Txapeitarrak vs. Xora-Andu.
- 19:30. Oier-Kix vs Xabat-Xela.
Etzi, asteazkena
- 19:00. Muno-Jon vs Irure-Liam.
Ekainak 19, osteguna
- 19:00. Txapeitarrak vs Mikel-JV.
- 19:30. Oier Kix vs Irure-Liam.
Ekainak 20, ostirala
- 19:00. Xora-Andu vs Mikel-JV.
Ekainak 24, asteartea
- 19:30. Mikel-JV vs Iosu-Aner.
Ekainak 25, asteazkena
- 18:30. Muno-Jon vs Xabat-Xela.
Ekainak 26, osteguna
- 18:30. Muno-Jon vs Oier-Kix.
- 19:00. Xora-Andu vs Iosu-Aner.