Gaur arratsaldean jokatuko dute Zestoan aurtengo Txokoko Pilota Txapelketaren lehen jardunaldia. 19:00etatik aurrera, bi partida ikusteko aukera izango da: Xora eta Andu Mikel Armendarizen eta Julen Valorren kontra, eta Iker eta Igor Xabaten eta Xelaren kontra ariko dira.
Hamalu bikotek eman dute izena eskuz binakako txapelketa herrikoi ezagunaren aurtengo ediziorako. Txapeldun berriak izango ditu aurten Txokoko txapelketak, azken urteetan garaile izan den Adonis-Aner bikotea ez baitago aurtengo parte hartzaileen zerrendan. Hiru multzotan banatu dituzte lehiakideak. Hau da partaideen zerrenda, multzoka sailkatuta:
A multzoa
- Xabat-Xela
- Iker-Igor
- Mikel-Julen
- Jon-Anduaga
- Pozo-Unai
B multzoa
- Enaitz-Aimar
- Oier-Kixkurra
- Muno-Jon
- Aritz-Joritz
- Josu-Aner
C multzoa
- Irure-Liam
- Txapei II-Txapei III
- Mikel-Pablo
- Aitor-Mattin
Finala, uztailaren 4an
Gaur martxan jarriko duten taldekako fasearen jardunaldiak ekainaren 13ra bitartean jokatuko dituzte. Hamabi egunetan jokatuko dituzte lehen fase horri dagozkion partidak; partida bakarreko, biko edota hiruko jardunaldiak egingo dituzte.
Final laurdenak etorriko dira jarraian, eta ekainaren 16tik 27ra bitartean jokatuko dituzte horiek. Finalaurrekoak ekainaren 30ean jokatuta, uztailaren 4an izango da txapelketaren finala.
Aurreikusitako egutegian aldaketak gerta daitezke, hala ere, eguraldiaren arabera.