Euskararen aldeko horma-irudia osatu dute elkarlanean Zestoan

Maddi Txintxurreta

Asteazken eta ostegun arratsaldeetan margotu dute horma-irudia hainbat herritarren artean. Diseinua Garazi Larrañagak landu du, eta euskararen aldeko mezua jasotzen du lanak.

Ekain guraso elkarteak zabaldu zuen Zestoako haur-parkeko horma elkarlanean margotzeko deia, eta herritarrek fin erantzun diote deialdiari: bi egunetan, asteazken eta ostegunean, haur zein helduek pintzelak hartu dituzte eta kolorez jantzi dute kiroldegi parean dagoen pareta.

Horma-irudiaren diseinua Garazi Larrañagak egin du, eta berea izan da margoketaren ardura. Euskararen aldeko mezua jasotzen du margoketak, eta haurrak ditu protagonista.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide