Igandean Zestoan jokatuko dute Etxeko Memoriala Bertso Pilota txapelketaren finala

Julene Frantzesena 2025ko eka. 3a, 08:00

Bitxilore taldeko kideak.

Bitxiloreak taldea eta Mitxoletak ariko dira nor baino nor txapelaren bilera. Bitxiloreak taldeko kidea da Naroa Agirre arroarra. 12:00etan hasiko da finala kiroldegiko frontoian, eta bi partida jokatuko dituzte: lau eta erdian nahiz binaka.

Etxeko Memoriala Bertso Pilota Txapelketa hondarrera iristear da; izan ere, igandean jokatuko dute esku pilota eta bertsolaritza uztartzen dituen lehia horren finala Zestoan, kiroldegiko frontoian. Bitxiloreak taldea –Naroa Agirre arroarrak, Leire Galdeanok, Iera Iturriagak eta Sebastian Lizasok osatutakoa– Mitxoleta taldearen –Leire Oskozek, Amaia Arrastiak, Ainhoa Ruiz de Infantek eta Anjel Mari Peñagarikanok eratutakoa– aurka ariko da txapelaren bila. 12:00etan hasiko da finala, eta bi partida jokatuko dituzte: lau eta erdian nahiz binaka.

Hamabi pilotari eta lau bertsolari aritu dira nor baino nor lehian, lauko taldeak osatuta eta Ados emakume pilotari profesionalen elkarteak antolatuta. Sei jardunaldi jokatu dituzte Naroa Elizalde pilotari zena gogoan jokatu duten txapelketaren finalera iristerako, hala nola  Itziarren (Gipuzkoa), Donamarian (Nafarroa), Berriozarren (Nafarroa), Lazkaon (Gipuzkoa), Sunbillan (Nafarroa) eta Urdazubin (Nafarroa).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide