Udaberriari harrera egiteko festa antolatu zuten Amillubi Lurra Taupaka proiektuaren arduradunek atzorako, eta aurreikusi bezala, erantzun beroa izan zuen egun bereziak, goizetik iluntzera bitartean dozenaka lagun batu baitziren Iraetako Amillubi baserrian.
Festarako ez ezik, ordea, hausnarketarako ere baliatu nahi izan zuten atzoko eguna, eta horregatik, Nork ekoiztuko du etorkizuneko janaria? lelo hartuta, bi maha inguru egin zituzten goizean: batetik, lehen sektorean premiazkoa den erreleboa landu duten, eta bestetik, erronka horri erantzuna eman diezaiokeen kolektibotasuna landu zuten.
Mahai inguruen ondotik, bazkari agroekologikoa egin zuten han elkartu zirenek, eta arratsaldean, kultur saioek hartu zuten baserria. Besteak beste, umeentzako ipuin kontaketak, bakarrizketak, poesia musikatuak zein kontzertuak eskaini zituzten.
(Argazkiak: Maddi Txintxurreta)