Bertan behera utzi dute bihar Pettik eman behar zuen kontzertua

Maddi Txintxurreta

Petti musikaria.

Eguraldi txarra egingo duelakoan, Portale kultur elkarteak bertan behera utzi du Berako musikariak bihar arratsaldean eman behar zuen kontzertua.

Bihar, ostirala, euria egingo duela dio eguraldi iragarpenak, eta horregatik, Portale kultur elkarteak iragarri du bertan behera utzi duela Pettik ostiral arratsaldean eman behar zuen kontzertua.

Musikari beratarraren emanaldirako data berri bat jarriko dutela adierazi dute antolatzaileek sare sozialetan. Aurrerago jakinaraziko dute zein izango den hitzordu berria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide