Akoa, Txiriboga eta Aizarnako baserritarrekin elkartuko da bihar Zestoako Udala. Azken auzo honetako Herri Etxean egin dute hitzordua, 18:00etan.
Batzar irekia izango da, eta honako gai hauek jorratuko dituzte: baserri bideen diru-laguntzak, taxi bonoa eta zuntzaren zabalpena. Horrez gain, 2024an itxi gabe geratu ziren kontuak landuko dituzte, eta herritarrek aukera izango dute bestelako gaiak aipatzeko.