Igandean jokatuko dute Zestoan txirrindularitzako Gurutzeaga saria

Mailo Oiarzabal 2025ko api. 25a, 14:58

Txirrindulariak juniorren iazko Gurutzeaga sarian.

Plazatik neutralizatuta irten ondoren, 15:45ean hasiko da junior mailako txirrindularientzako proba, Eskola Txikiaren paretik.

Etzi, igandea, jokatuko dute aurtengo Gurutzeaga txirrindularitza saria, Gurutzeaga txirrindularitza klubak antolatuta..

Plazatik neutralizatuta irten ondoren, 15:45ean hasiko da junior mailako txirrindularientzako proba, Eskola Txikiaren paretik. Iraeta-Aizarnazabal-Muniosoro-Oikia-Txikierdi-Narrondo-Arroabea bira hirutan egin ondoren, hirugarrengoan Iraetara joan beharrean Arroabetik gora Presalde aldera sartuko dira txirrindulariak, Errementaritik Arroagoira igotzeko. Handik Iraetara jaitsi, hasierako itzulia berriro osatu eta berriro hartuko dute Presalden Arroagorara joateko bidegurutzea. Arroagoitik bigarrenez jaitsita, Zestoaraino itzuli eta Akoako bidea hartuko dute han txirrindulariek. Akoatik Aizarnara, handik Ipintza gainera, Santa Engraziara, Aizarnara eta, handik behera, Iraetatik herrigunera bueltatuko da lasterketa, Gurutzeagako helmugaren bila.

Guztira, 82 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek, eta lasterketa burua 17:55 aldera helmugaratuko dela aurreikusi dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide