Eguraldiak baldintzatutako auzolana egin dute Amillubin

Ane Olaizola

Amillubiko auzolana, atzo. (Amillubi)

Euriraren ondorioz, ezin izan zuten lurrari lotutako lanik egin, eta horren ordez, azpiegitura lanak egin zituzten. Horrez gain, sendabelarrei lotutako tailerra egin zuten.

Auzo(p)lana egitasmoaren bigarren saioa egin zuten igandean Iraetako Amillubi baserrian. Euria ari zuela eta, ezin izan zituzten lur lanak egin han bildutakoek, baina hango azpiegiturei lotutako lanak egiteko aprobetxatu zuten goiza, baita maiatzaren 10ean ospatuko duten jaia prestatzeko ere. Izan ere, Udaberriko Festa egingo dute Amillubin egun horretan, eta egitaraua datozen egunetan zabalduko badute ere, festa iragartzeko argazkia atera zuten antolatzaileek atzo.

Horrez gain, sendabelarrei buruzko tailerra egin zuten Amillubin elkartu zirenek. Zehazki, begetalak lehortzeari buruzko saioa egin zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide