Giro ederrean ospatu dute Zestoako Gazte Asanbladaren 36. urtemuga

Nerea Uranga 2025eko apirilaren 13a

Askotariko ekitaldiak egin ditu Zestoako Gazte Asanbladak 36. urtemuga ospatzeko.

Atzo, larunbata, ospatu zuten Zestoako Gazte Asanbladaren 36. urtemuga. Goizean, Zubiberriko zirkuituan gurpil gaineko erakustaldia izan zuten, YK Riders taldekoekin, eta bertan giro polita sortu zela adierazi dute gazte asanbladakoek. Segidan, bazkaria egin zuten kiroldegiko aterpean, eta arratsaldean poteoa egin zuten herriko tabernetan barrena. Ospakizuna bukatzeko bertsio gaua izan zen Gaztetxean. Gazte asanbladakoek ekintzetan parte hartu zutenak eskertu ditu, eta batik bat bertsio gauan parte hartzera animatu zirenak.

Argazkiak: Zestoako Gazte Asanblada

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide