Joan den asteburutik atzo arte, Zestoako Gazte Asanbladaren 36. urtemugako ospakizunetan murgilduta izan dira. Atzorako antolatutako ekintzen barruan, 11:00etan hasita, Arauntza YK riders taldekoek gurpil gaineko ikuskizuna eskaini zuten, zuzeneko musikarekin, Zubiaurreko pump truck zirkuituan.