Patxi Saizen kontzertuaz gozatu dute hainbat zestoarrek Portalen

Maddi Txintxurreta 2025eko apirilaren 12a

Patxi Saizen kontzertua, ostiral iluntzean Portalen. (Maddi Txintxurreta)

Hainbat lagun batu zen atzo arratsaldean Portale kulturguneko terrazan Getariako artistaren kontzertua ikusteko.

Ostiral iluntzeko giro epelean, Patxi Saiz getariarraren kontzertuaz gozatu zuten Zestoako hainbat bizilagunek Portale kulturguneko terrazan.

Saizek iazko urtearen hondarrean kaleratu zuen Kantatzen duen herria gara lana, hamairu urteko etenaldi baten ondotik. Musikari getariarrak euskal kantagintza tradizionala jorratu du bere ibilbidean, eta hala egin zuen atzo 19:00etan eskaini zuen emanaldian ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide