Joan den astean banatu zituzten Arroabeko VII. Ipuin Lehiaketaren sariak, eta atzo arratsaldean, lehiaketara aurkeztutako lanen irakurketa egin zuten Eskola Zaharrean. Aurten denera 27 idazlan aurkeztu dituzte Ezkaizto auzo elkarteak Arroako eskolak lagunduta antolatzen duen lehiaketara, lau mailatan banatuta, eta horiek guztiak jendaurrean irakurri zituzten atzo.
Atzo ipuinak entzutera joaterik izan ez zutenek, badute ipuinak irakurtzeko aukerarik. Aurreko urteetan bezala, lehiaketara aurkeztutako ipuin guztiak liburuxka batean jaso dituzte, eta Txara dendan dago eskuragarri liburuxka, nahi duten auzotarrek txandaka irakur dezaten.