Patxi Saiz Getariako musikariak kontzertua eskainiko du ostiralean Zestoako Portale kulturguneko terrazan. 19:00ean hasiko da emanaldia, eta doakoa izango da.
Saizek iazko urtearen hondarrean kaleratu zuen Kantatzen duen herria gara lana, hamairu urteko etenaldi baten ondotik. Musikari getariarrak euskal kantagintza tradizionala jorratu du bere ibilbidean.