Zestoan bizi izan zen Martzelina Zubizarreta trikitilaria omendu dute Elgoibarren

Maddi Txintxurreta

Elgoibarko lau trikitilari omendu zituzten Herriko Antzokian, tartean, Martzelina Zubizarreta. (Barren)

Gure Mauriziak! ekimenaren baitan, lau trikitilari omendu zituzten atzo Elgoibarren, horien artean, Zestoan bizi izan zen Martzelina Zubizarreta.

Trikiti doinuek Elgoibarko kaleak alaitu zituzten atzo. Gure Mauriziak! ekimenaren baitan, musikak lagunduta kalejira egin zuten Herriko Antzokiraino, eta udalerri honetako lau trikitilari omendu zituzten bertan. Zestoan bizi izan zen Martzelina Zubizarreta (1892-1991) izan zen omenaldia jaso zuen Maurizietako bat.

Elgoibarko Izarrak, Udalak, Inazio Bereziartua Dantza eta Musika Eskolak, Ongarri zine-klubak, Haritz Euskal Dantzari Taldeak eta Badihardugu elkarteak antolatutako ekimenean, beste hiru trikitilari ere gogoan izan zituzten: Pantxika Zubizarreta Gurrutxaga (1888-1964), Juliana Esnaola Arakistain (1892-1974) eta Juliana Zubizarreta Gurrutxaga (1910-2006). Emakume hauen ondorengoek jaso zuten aitortza antzokiko eszenatokian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide