Inauteriak 2025

Pasarelara igota ospatu dituzte inauteriak Zestoan

Ihintza Elustondo

Umeen mozorro desfilea egin dute Zestoan, Gaztelekuak antolatuta. Askotariko mozorroak eraman dituzte herritarrek soinean, eta, ondoren, sari banaketa egin dute.

Aurrez motorrak berotzeko hainbat ekintza egin ostean, atzo, larunbatez, ospatu zituzten inauteriak Zestoan. Eguerdi partean, Zestoako Batukada eta Ertxiña musika eskolako haurren kalejira izan ziren, eta, arratsaldean, berriz, umeen mozorro desfilea udaletxeko arkupeetan, Gaztelekuak antolatuta. Askotariko mozorroak eraman zituzten herritarrek soinean, eta, ondoren, sari banaketa egin zuten. Iluntzean, Ustekabe txarangak alaitu zituen kaleak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide