Ostegun Gizen egunarekin batera iritsi dira kaldereroak Zestoara. Ertxina musika eskolako kaldereroz jantzita atera dira kalera, aurten, aurrenekoz, Itxaropena dantza taldekoekin batera. Kazuelak nahiz txapa hotsa ateratzeko antzerako gailuak eta trikitiak eta panderoak eskuetan hartuta, musika eskola paretik abiatu dira arratsaldean kalejiran. Kalerik kale, giro ederrean ibili dira partaidek guztiak inauterien etorrera iragarriz. Adinekoen San Juan egoitzan ere izan dira, eta hainbat pieza eskaini dituzte.
Musika eskolako kideen kalejira izan da aurten ere inauterietako aurreneko hitzordua. Dena den, Zestoan izango da hitzordurik bihar eta etzi ere. Bihar, haurren mozorro festa egingo dute udaletxeko arkupeetan, txarangak herriko kaleak girotzen dituen bitartean. Larunbat goizean, berriz, batukada hotsak eta Ertxina musika eskolakoen doinuak nonahi entzungo eguerdi partean. Arratsaldean, ostera, umeen mozorro desfilea egingo dute udaletxeko arkupeetan, eta iluntzetik gauerdira bitartean Ustekabe txaranga ibiliko da inauterizaleekin batera.
Hona hemen datozen egunetako jai hitzorduak:
Otsailak 28, ostirala
- 18:00. Haurren mozorro festa udaletxeko arkupeetan eta txaranga kaleetan zehar, Ekain guraso elkarteak antolatuta.
Martxoak 1, larunbata
- 12:30-14:00. Zestoako Batukada eta Ertxiña musika eskolako haurren kalejira.
- 17:30. Umeen desfilerako izen ematea, udaletxeko arkupeetan.
- 18:00. Umeeen mozorro desfilea udaletxeko arkupeetan, Gaztelekuak antolatuta.
- 19:00-21:00. Ustekabe txaranga.
- 22:30-00:30. Ustekabe txaranga.