Zestoako nerabeen parte hartze prozesuaz azalpenak emango dizkiete gurasoei eta eragileei ostegunean

Maialen Etxaniz 2025eko otsailaren 25a

Nerabeen parte hartze prozesuko artxibo irudia. (Zestoako Udala)

Bi batzar egingo dituzte, bata gurasoei zuzenduta, eta bestea herriko eragileei. Gurasoena 18:00etan izango da, eta eragileena 19:00etan, biak ala biak, Gaztelekuan. 

Zestoako Udalak 2024-2025 ikasturtearekin batera jarri zuen martxan nerabeekin eta nerabeentzako parte hartze prozesua, eta horren barruan, hainbat batzar egiten ari da. Oraingoan, nerabeen gurasoei eta herriko eragileei zuzendutako bilkura bana deitu du erakundeak. Hain zuzen, ostegunean, hilaren 27an, jarri dituzte hitzorduak. Aurrena, nerabeen gurasoei zuzendutako bilera egingo dute, 18:00etan hasita, Gaztelekuan bertan. Ondoren, 19:00etan, herriko eragileei zuzendutako batzarra egingo dute. 

Nerabeentzako parte hartzeko prozesuaren nondik norakoak azalduko dituzte hezitzaileek. Horrez gain, orain arte egindako lana nahiz aurrerantzean prozesuaren barruan egingo dituzte urratsak izango dituzte mintzagai. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide