Zahartzearen eta bakardadearen arteko loturak izango dituzte hizpide datorren ostegunean Zestoan

Andoni Elduaien 2025eko otsailaren 20a

Adineko bat. (Pixabay)

Zahartzaroa Zainduz Zestoan eta Zestoa Zaintza Sarea elkarteek antolatu dute datorren asteko saioa. Andrea Pozo Matia Fundazioko ikertzaile azkoitiarrak eskainiko du hitzaldia.

Zahartzearen eta bakardadearen artean loturarik ba ote dagoen aztertuko dute datorren ostegunean, hilak 27, Zestoako jubilatuen tabernan. Zahartzaroa Zainduz Zestoan eta Zestoa Zaintza Sarea elkarteek antolatuta, Zahartzeak bakardadea dakar? izeneko hitzaldia eskainiko du Andrea Pozo Matia Fundazioko ikertzaile azkoitiarrak, 18:00etan hasita. Saio irekia izango da, eta edonork izango du han parte hartzeko aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide