Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako gazte asanbladek antolatuta, Urola Erdiko Gazte Asanbladen Topaketa egin zuten larunbatean Zestoan, eta arrakasta izan zuen hitzorduak; jendetza batu zuen topaketak eta sekulako giroa sortu zen herrian. 11:00etan ekin zioten egitarauari, Faxismoaren aurrean gazte langileok zer? hitzaldia entzunez, Kiroldegiko aterpean, eta ordurako dozenaka jarraian, bazkaldu egin zuten hantxe bertan; eta bazkalostean, nor baino nor gehiago ariko ziren hiru herrietako gazte asanbladetako kideak, frontoian egin zituzten olinpiadetan.
Nahikoa kirol eginda, 19:00etatik aurrera parranda kutsua hartzen joan zen topaketa. Izan ere, aurrena bafle poteoa egingo zuten herrian barrena, eta gero, 21:30etik aurrera eta eguna borobiltzeko, kontzertuak izan ziren Zestoako Gaztetxean; Ekintza, Jipoituak eta Habemus Papam taldeak igo ziren oholtzara.
(Argazkiak: Zestoako Gazte Asanblada)