Auzolana egingo dute Amillubin otsailaren 23an

Julene Frantzesena 2025ko ots. 11a, 08:46

Hainbat lagun Amillubin abenduan egin zuten ekitaldian. (Maialen Etxaniz)

Urtebete pasatxo igaro da Biolurrek Amillubi Lurra Taupaka proiektua martxan jarri zuela. Bi aste barru auzolana egingo dute, 09:00etan hasita.

Otsailaren 23an, igandez, auzolana egingo dute Amillubin. Urtebete pasatxo igaro da Biolurrek Amillubi Lurra Taupaka proiektua martxan jarri zuela. Hain zuzen ere, Iraeta auzoko Amillubi baserria eta haren lurrak modu kolektiboan erosteko ibilbideari ekin zion Biolurrek, eta ordutik hainbat lanetan murgilduta dabiltza herritarrak.

Horrenbestez, bi aste barru auzolanerako deialdia prestatu dute Amillubiko kideek. 09:00etarako jarri dute hitzordua Amillubin bertan, eta hainbat lan gauzatuko dituzte. 12:00etan, berriz, etxeko hazitegian tailerra egingo dute, baita hazi trukaketa ere.

Norbaitek Amillubiko kideekin harremanetan jarri nahi badu, koordinazioa@amillubi.eus helbidera mezua idatz dezake. Aldiz, diru bilketarekin laguntzeko aukera dute herritarrek amillubi.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide