Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan, ibilaldia antolatu dute ostegunerako

Aitziber Arzallus

Zestoa Osasuntsuren barruan egindako ibilaldi bat. (Utzitakoa)

10:30ean jarri dute hitzordua, kiroldegiaren parean, eta hiru bat kilometroko ibilbidea eginda, hasitako toki berean bukatuko dute saioa. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute. 

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan, ibilaldia antolatu dute hilaren 13rako, ostegunerako. 10:30ean kiroldegiaren paretik abiatu, eta San Juan bidetik barrena, bainuetxera arte joango dira parte hartzaileak, atzera berriz kiroldegi parera biueltatzeko, hiru bat kilometroko ibilaldia eginda. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute indarrak berreskuratzeko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide