Giro ederrean egin dute santa eskea Aizarnan

Ihintza Elustondo 2025ko ots. 1a, 15:46

Santa Ageda bezpera baino egun batzuk lehenago, hainbat auzotar animatu dira kopla kantari eta makilak eskuan neguari agur esatera. Bertsolarien eta trikitilarien laguntzarekin aritu dira baserriz baserri eta etxez etxe kantuan, eta giro ederra sortu da.

Datorren asteartea, otsailaren 4a, izango da Santa Ageda bezpera, baina eskualdeko zenbait txokotan asteburura aurreratu dute kantuan irteteko usadio zaharra. Aizarnan, hain zuzen ere, gaur, larunbatez, egin dute santa eskea, eta hainbat auzotar animatu dira kopla kantari eta makilak eskuan neguari agur esatera. Bertsolarien eta trikitilarien laguntzarekin aritu dira baserriz baserri eta etxez etxe kantuan, eta giro ederra sortu da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide