Umeen egunarekin hasi dituzte Santa Ines jaiak Zestoako Iraeta auzoan. Txupinazoa bota dute aurrena, eta haur ugari bertaratu da arratsaldean zehar egon diren puzgarriez gozatzera, tren txikian ibiltzera eta Gukak jarritako umeen txokoan animalien maskarak egitera. Nahikoa jolas egin ostean, hotzari aurre egiteko txokolate beroa hartzeko aukera izan dute auzora bertaratu diren guztiek.
Indarrak gorde beharko dituzte auzotarrek, bi astez luzatuko baitira festak. Bihar, esaterako, Iraetako Santa Ines Pilota Txapelketaren finala, Urrezko Aizkorako jardunaldia eta Errota Harri Txapelketa jokatuko dituzte.
Honakoa da biharko eta datorren asteko egitaraua:
- Bihar, igandea.
- 11:55. Goazen frontoira kalejira.
- 12:00. Gaztetxoen pilota partidak.
- 12:30. Iraetako Santa Ines Pilota Txapelketaren finala.
- 17:30. Urrezko Aizkorako jardunaldia eta Errota Harri Txapelketa.
- Urtarrilak 21, asteartea. Santa Ines eguna.
- 11:00. Meza.
- 14:00. Auzo bazkaria.
- Urtarrilak 24, ostirala.
- 22:30. XXXIV. Mus Txapelketa, Bekoetxen. Izen-ematea 22:00etan zabalduko dute.
- Urtarrilak 25, larunbata.
- 12:00. Itxaropena dantza taldearen emanaldia.
- 13:00. Pintxo lehiaketa Gure Ordeka elkartean.
- 14:00. Pintxo bazkaria Gure Ordeka elkartean.
- 19:30. Triki-poteoa, frontoitik hasita, Manexekin eta Erkizirekin.
- 21:00. Afari herrikoia: garagardo afaria. Saltxitxak eta txerri saiheskia, postrea eta garagardoa izango dira jan-edanerako.
- 00:00. Laket taldearen erromeria.