Oinarrizko krema hidratatzailea egiten irakatsiko du Garbiñe Larreak

Aitziber Arzallus

Garbiñe Larrea sendabelarretan aditua.

Urtarrilaren 27an, astelehenez, izango da saioa, Alonderoko udal aretoan, 18:00etan hasita. Parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 24rako eman beharko dute izena udal bulegoetan. 

Garbiñe Larrea sendabelarretan adituak ikastaroa emango du Zestoan, urtarrilaren 27an, astelehenez. Oinarrizko krema hidratatzailea nola egin irakatsiko die saioan parte hartzen duten herritarrei. Alonderoko udal aretoan gauzatuko dute tailerra, 18:00etan hasita, eta parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena.

Hain zuzen ere, urtarrilaren 24a izango da ikastarorako izena emateko azken eguna, eta udal bulegoetara bertaratu beharko dute horretarako, 08:30etik 14:00etara bitartean. Leku kopuru mugatua egongo dela aurreratu dute antolatzaileek, eta herrian erroldatutakoek lehentasuna izango dutela. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide