Arroabera bisita egin dute Olentzerok eta Mari Domingik

Ihintza Elustondo

Arroabeko haurrek kalejira egin dute eskolatik plazaraino, eta han, Olentzero eta Mari Domingi zeuzkaten zain. Eskutitzak, kantuak, dantza, txistorra pintxoak... askotariko osagaiak izan ditu gaurko bisita bereziak. 

Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita jaso dute gaur, ostirala, Arroabean. Egun euritsua izaten ari bada ere, Olentzero eta Mari Domingi etortzekoak ziren unean ateri egin du, eta, beraz, kalejira egin dute haurrek eskolatik auzoko plazaraino. Han, Olentzero eta Mari Domingi zeuzkaten zain, eta pozez zoratzen jarri dira haurrak. Pare bat abesti kantatu dituzte plazan, eta ondoren, kalejiran itzuli dira berriz eskolara. Gabon kantak abestu eta dantza egin dute han, eta eskutitzak eman dizkiete bi pertsonaiei. Haiek ekarritako opariak ere ireki dituzte. Amaitzeko, txistorra pintxo bana jan dute guztiek, eta halaxe eman diete ongietorria Gabonetako oporrei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide