Astean zehar Asier Gomezek eta Joseba Rios Garaizarrek emandako hitzaldien ondoren, Antxieta arkeologia taldeak antolatutako Zestoako Arkeologia Astea gaur bukatu da, udaletxe azpiko arkupean egin duten herri azoka eta erakustaldiarekin.
Zestoan zein bailaran egindako hainbat aurkikuntza jarri dituzte erakusgai Antxietakoek gaur eguerdian, eta horiek ikustera joan diren herritarrei azalpenak eman dizkiete. Duela milaka urtetako animalia hezurrak zein artelanak ikusi izan dituzte bertaratu direnek, Zestoako bertako aztarnategietan topatutakoak gehien-gehienak.