Eros daitezke Jon Maiak Zestoan eskainiko duen ikuskizunerako sarrerak

Ane Olaizola

Jon Maia. (Elkar)

Artistak abenduaren 28an eskainiko du kontzertua kiroldegiko frontoian, 18:00etan.

Jon Maiak Kantu berri bat gara azken ikuskizuna taularatuko du Zestoan, abenduaren 28an. Musikaz blaituko du artistak kiroldegiko frontoia 18:00etan hasiko den kontzertuarekin, eta hara joateko sarrerak dagoeneko eros ditzakete herritarrek, udal bulegora joanda edo Internetez, lotura honetan. 15 euroko prezioa du sarrera bakoitzak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide