Gurutzeaga kaleko lanek eragina izango dute bihar zirkulazioan

Ane Olaizola 2024ko abe. 11a, 15:45

Gurutzeaga kalea, artxiboko irudi batean. (Guka)

Kaleko sarrera eta irteeran asfaltatze lanak egingo dituzte bihar, eta ondorioz, herrigunerako sarrera eta irteera nagusiak Toribio Altzaga eta Gesalaga kaleak izango dira; Ipintza kalea, berriz, itxita egongo da ibilgailuentzat.

Zestoako Udalak asfaltatze lanak egingo ditu bihar, osteguna, Gurutzeaga kaleko sarreran eta irteeran, eta ondorioz, hainbat aldaketa izango dira herriko zirkulazioan, 08:00etatik 18:00etara artean.

Ordu tarte horretan, herrigunerako sarrera eta irteera nagusiak Toribio Altzaga eta Gesalaga kaleak izango dira, eta horrez gain, ibilgailuek ezin izango dute erabili Ipintza kalea —kiroldegi ondoko kalea—. Gainera, hango aparkalekua ere itxita dago gaur 14:00ak geroztik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide