Abenduaren 23an hasi eta urtarrilaren 3ra arte haurrei eta nerabeei zuzendutako ekintza sorta zabala prestatu du Zestoako Udalak. Parte hartzeko izena eman behar da Gaztelekuan bertan edota 688 68 40 29 telefonora idatzita, abenduaren 14a, larunbata, baino lehen.
Askotariko jarduerak prestatu dituzte Gaztelekuan, Alonderon eta Gaztetxean; hala nola kandela tailerra, txokolatada eta irteera.
Hona hemen egitaraua, egunez egun:
Abenduak 23, astelehena:
- Gabonetako apaingarrien tailerra eta txokolatada. HH4, HH5 eta LHko ikasleei zuzendutako ekintzak. 17:00etan elkartuko dira Gaztetxean. Zestoako Gazte Asanbladak antolatutako jarduerak izango dira.
Abenduak 27, ostirala:
- Masterchef jolasa. DBHko ikasleei zuzendutako ekintza izango da. 16:00etan elkartuko dira, Gaztelekuan.
- Kandela tailerra. 1. eta 2. ziklokoetako ikasleei zuzenduta, Aiora Urbietak gidatuko ditu ordu erdi iraungo duten saioak. 17:00etatik aurrera egingo dituzte horiek, Alonderon. Ekain guraso elkarteak antolatutako jarduera izango da.
Abenduak 30, astelehena:
- Irteera Salting Iruñeara. 3. zikloko eta DBHko ikasleek izango dute hara joateko aukera. 12:00etan Gurutzetik irtengo dira, eta 18:00etan itzuliko dira leku berera. Irteerara joaten direnek 15€ ordaindu beharko dute (Zestoan erroldatutako diru laguntza onuradunek, doan).
Urtarrilak 2, osteguna:
- Masterchef jolasa. 3. zikloko ikasleei zuzendutako ekintza izango da. 16:00etan elkartuko dira, Gaztelekuan.
- Puzzle tailerra. HHko haurrei zuzendutako 45 minutu inguruko tailerra. 16:30etik 18:00etara bitartean egiteko aukera izango da, Alonderon. HH2ko eta HH3ko haurrek guraso batek lagunduta joan beharko dute. Ekain guraso elkarteak antolatutako jarduera izango da.
- Argazki tailerra. 1. eta 2. zikloko haurrei zuzendutako 30 minutu inguruko tailerra. 18:00etatik 19:00etara bitartean egiteko aukera izango da, Alonderon. Bi saiotan banatutako tailerra izango da.
Urtarrilak 3, ostirala:
- Argazki tailerra. 1. eta 2. zikloko haurrei zuzendutako ordu bete inguruko tailerra. 16:30etik 18:30era bitartean egiteko aukera izango da, Alonderon. Hau izango da tailerraren bigarren saioa.
- Jolas librea. DBHko ikasleei zuzendutako ekintza izango da. 16:00etan elkartuko dira, Gaztelekuan.