Irteera laburra eta ariketa saioa egingo dituzte Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan

Iraia Oteiza

Datorren ostegunean, abenduaren 12an, egingo dituzte irteera eta ariketa saioa. 10:30ean jarri dute hitzordua, Zestoako kiroldegi aurrean.

Zestoa Osasuntsu programaren barruan irteera laburra eta ariketa saioa antolatu dituzte datorren ostegunerako, hilaren 12rako. Kiroldegi aurrean elkartuko dira 10:30ean, eta handik abiatuta, 2 kilometroko ibilbidea egingo dute. Ondoren, Zestoako San Joan ermita ondoan dagoen kirol instalazioetan ariketa saioa egingo dute. Amaieran, ekintzetan parte hartzen dutenek hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide