'Arlote bat' ikuskizun berriarekin zestoarrak gozarazi ditu Ekain pailazoak

Nerea Uranga 2024ko abe. 3a, 20:06

Ekain Ibarguren pailazo azpeitiarrak Arlote bat ikuskizuna estreinatu du gaur. Arratsaldean, Zestoako kiroldegiko aterpea haur eta helduz bete da pailazoaren trikimailuekin gozatzeko.

Ekain Ibarguren azpeitiar pailazoak Arlote bat ikuskizun berria aurkeztu du gaur arratsaldean Zestoako kiroldegiaren aterpean. Euskararen Egunaren bueltan antolatutako ekitaldia izan da, eta kiroldegiaren atarian bildutako dozenaka haur eta heldu gozarazi ditu pailazoak bere trikimailuekin. Malabareekin ariketak, magia trikimailuak, musika, kontakizunak... osatzen dute Ekain pailazoaren saio berria, eta ikus-entzuleak ere egiten ditu ikuskizuneko parte hartzaile zenbait unetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide