Arteaga auzoan asfaltatze lanak egingo dituzte bihar. Zehazki, auzoko sarrera-irteerako mendebaldeko bidegurutzean gauzatuko dituzte lanak, eta ondorioz, auzo horretara sartzeko eta handik irtetzeko ekialdeko bidegurutzea erabili beharko dute herritarrek.
Ostiralean, berriz, 08:00etatik 13:00etara bitartean, Arteaga kaleko eta Ertxinondo kaleko hainbat zenbakitara ezingo da autoz iritsi, Arteagako 2. zenbakiaren ondoko errepidea itxita egongo delako. Hain zuzen ere, Arteagako 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18 eta 19 zenbakietara nahiz Ertxinondoko 1, 3, 5, 6, 7 eta 9 zenbakietara bidea moztuta izango dute ibilgailuek etzi. Dena den, Arteaga auzoko mendebaldeko bidegurutzea irekita egongo da.