Lorea Agirre kazetari, idazle eta antropologoarekin tertulia saioa izango da Zestoan hilaren 13an, 18:00etan, udaletxeko aretoan. Euskara salba dezagun baino, euskarak gu salba gaitzan izenburupean eskainiko du hitzaldia, bertaratzen direnei hizkuntzaren garrantzia, feminismoa eta euskalgintzaren erronkak aztertzeko aukera emanez. Zestoako Euskara Foroak antolatutako saioa da.
Lorea Agirre (Beasain, 1968) Informazio Zientzietan lizentziatua eta Antropologian masterra egina da Euskal Herriko Unibertsitatean. Hizkuntzaren, generoaren, kulturaren eta komunitatearen arteko loturak ditu ikergai nagusi. Kazetari gisa, Argia, Euskaldunon Egunkaria eta Berria hedabideetan aritu da lanean, eta egun, Jakin aldizkariaren zuzendaria da. Mondragon Unibertsitateko Huhezin irakasle eta Sorguneak ikerguneko kide ere izan da, eta hainbat liburu idatzi ditu, tartean, Gezurra ari du. Egunkariaren itxieraren kronika (2004) eta Trikua esnatu da. Euskaratik feminismora eta deminismotik euskara (2019).