'Laban, mamu txikia' filma emango dute igandean, Epelian egitasmoaren barruan

Ane Olaizola

Filmaren irudi bat.

Gau beltza taldeak prestatu du igandeko saioa, eta umeek Laban, mamu txikia. A zer beldurra! euskarazko filma ikusteko aukera izango dute Kultur Etxean, doan.

Zestoako Guraso Elkarteak 2022an abian jarri zuen Epelian egitasmoaren sasoi berriko aurreneko saioa izango da datorren igandean, urriaren 27an. Oraingo honetan, Gau beltza taldeak prestatu du saioa, eta Laban, mamu txikia. A zer beldurra! filma ikusteko aukera izango dute umeek, 17:00etan, Kultur etxean. Doako saioak dira Epelian egitasmoaren barrukoak.

Hona hemen filmaren aurrerapen bideoa:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide