Tio Teronen Semeak dantza taldeak Freshcool ikuskizuna eskainiko du larunbatean Aizarnan. 18:30ean hasiko da emanaldia, plazan. Euskal Herriko ohiko kuadrilla batek kalean bizitako tira-birak kontatzen ditu 2019an plazaratu zuten eta arrakasta izugarria izan zuen ikuskizunak.
Beñat Arrue eta Benantxio Irureta mendizaleen oroimenezko laugarren ibilaldi neurtua izango da larunbatean Aizarnako Herri Elkarteak, Agiro mendi elkarteak eta Zestoako Udalak antolatuta. Haren ondoren bazkari herrikoia egingo dute Aizarnan bertan, eta segidan izango da Tio Teronen Semeak taldearen emanaldia.