Gurasotasunaren ardurez kafe tertulia egingo dute ostiralean Arroabean

Mailo Oiarzabal 2024ko urr. 2a, 08:49

(Argazkia: Pixabay)

Luis Martijak gidatuko du Ezkaizto auzo elkarteak antolatutako saioa, 18:30ean, Elkargunean.

Ezkaizto auzo elkarteak udazkenerako antolatu dituen hitzorduetako bat izango dute etzi, ostiral arratsaldez, Arroabean.

Hain zuzen ere, gurasoen ardurak izango dituzte hizpide etziko saioan. Luis Martijak gidatuta, kafe tertulian elkartuko dira Elkargunean, 18:30ean, Noraino iristen da gurasotasunaren ardura? galderari erantzunak eman nahian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide