Asteazkenean 39 urte bete ziren GALek Xabin Etxaide zestoarra, Inaxio Astiasuinzarra, Jose Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena hil zituela Baionako Monbar hotelean, eta urteurrenaren bueltan, herritarrek Etxaide oroitu dute beste behin Zestoan. Ohi bezala, goizean Ertxiña mendira igo da herritar talde bat, eta eguerdian ekitaldia egin dute. Plazatik hasita, 13:00etan kalejira joan dira Etxaideren oroimenezko monolitora, eta haren bueltan egin dute ekitaldia.