Ertzetara kultur ekintzen barruan, Sara Zozayaren kontzertua irailaren 29an

Nerea Uranga 2024ko irailaren 18a

Sara Zozaya.

Zestoako San Joango plazatxoan izango da musika emanaldia, 18:30ean.

Ertzetara kultur ekintzen barruan, Sara Zozayaren kontzertua izango da irailaren 29an, igandean, 18:00etan, San Joango plazatxoan.

"Egungo musika eta kultur eskaintza ertzetako pertsonentzako eta kolektiboentzako irisgarriagoa" izateko asmoz abiatu zuten Ertzetara kultur ekintzen egitasmoa uztailaren 5ean, Janus Lesterren kontzertuarekin. Horregatik, San Joan egoitza eta inguruak aukeratu dituzte Ertzetarako ekintzak egiteko: "Adinekoen egoitzako erabiltzaileek ere kontzertuaz gozatzeko aukera izateko". Halaber, igandea "alaitzea" ere bada asmoa. Kultur ekintzen ordutegia, berriz, gurasoek eta umeek ere emanaldiaz "disfrutatu" dezaten hautatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide