Bihar itzuliko da Auzo Bus zerbitzua Zestoara

Aitziber Arzallus

Auzo Bus zerbitzua ematen duen ibilgailua. (Zestoako Udala)

Egunero bi joan-etorri egingo ditu Aizarnara eta beste bi Arroagoira.

Abuztuko etenaldia eta gero, bihar itzuliko da Auzo Busa, Zestoako erdigunea Aizarnarekin eta Arroagoiarekin lotzen dituen garraio zerbitzua, ohiko ordutegiarekin. Astelehenetik ostirelera –jaiegunetan izan ezik–, egunean bi joan-etorri egingo ditu Aizarnara eta beste bi Arroagoira. Zestoatik Aizarnara 08:30ean eta 16:30ean abiatuko da, eta 08:45ean eta 16:45ean Aizarnatik Zestoara. Zestoatik Arroagoira, berriz, 09:00etan eta 17:00etan abiatuko da autobusa, eta 09:10ean eta 17:10ean Arroagoitik Zestoara. Bidaia guztietan, geldialdia egingo du Iraetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide