Kamioi baten eta auto baten arteko istripua izan da Zestoan, N-634 errepidean, 18:15 inguruan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, autoa gidatzen ari zen emakumea harrapatuta gelditu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. 19:30 zirenean lortu dute hura ateratzea, eta ospitalera eramango dute. Kamioiaren gidaria ere ospitalera eraman dute.
Une honetan (19:35) itxita dago errepidea bi noranzkoetan, eta auto ilara luzeak daude. Egoera lehenbailehen konpontzeko lanean ari dira ertzainak eta suhiltzaileak.